2012-01-02

Udalak zezenketen inguruko herri galdeketa egitea onartu du aho batez

Pasa den abenduaren 22ko ezohiko batzarrean onartu zenaren arabera, zezenketen inguruko herri galdeketa egingo da. Bilduk aurkeztu zuen mozioa, eta aho batez onartu zuten.

Mozioaren laburpena Diario Vasco eta Zertanao.info webguneek argitaratu zuten.


Abenduaren 26an, S/Zoro Peri egunean, ETB 1eko Arratsaldero saioan Zestoako zezenketen gaia atera zuten. Estekak bideora egiten du lotura, bertan, 2 ordu eta 30 minututik aurrera hasten dira zezenketen inguruan eztabaidatzen.
Circo del Sol-ekoek lortu dute animaliarik gabeko espektakulo itzel bat. Zestoarrok ere lortuko dugu! 

4 comentarios:

  1. Aupa!

    Gai hau jorratzen dut nire sarrera berrian.
    Pasa eta eman egurra!

    Geroarte


    http://amparitoerdikalean.blogspot.com/

    ResponderEliminar
  2. Aupa Amparo!
    "Hasi duk kanpaina!! Eta luze egingo zaigulakoaren itxura hartzen zioat, beraz, pazientziarekin hartuko diat." esanez hasi zinen,
    ta orain " Baina erabaki asko dira.
    ... Eta gero eta denbora gutxiago dago.
    Eta denbora gutxirekin, gauzak gaizki egiteko arrisku latza dago. Eta ados engongo gara denak, horrelako ekintza garrantzitsu bat egiten hasita, ondo egitea dela garrantzitsuena.
    Eta oraingoz, badirudi, garrantzitsuena azkar egitea dela." diozu. Zuk jakingo duzu,baina niri ez zait batere serioa iruditzen zure jokaera. Luze ala motz? Zu nahastuta egotea gauza bat da eta bestea kristo guztia nahastu nahi izatea da.

    Kristorekin jarraituz, katekesisean ikasi genuen "sortzez garbia"ren kontu hori. Badirudi kontaminatu gabeko herritarrak maite dituzula. Nork aurpegia eman eta nork ez; nork ez duen balio eta nork duen etiketa guaya herriaren aurrean agertzeko eta proposamenak egiteko.(beste zenbait egoera dakarzkit gogora, iraganeko jarrerak zirelakoan nengoen, baina tira, "es lo que hay")
    "Politika talde baten erabakiak hartzeko garaian egiten duen prozesu eta jokabidea da.... Grekoek asmatu zuten (izena grekerazko πολιτικος terminotik dator —politikós—, esan nahi duena hiritarra, zibila edo hiriaren antolakuntzari dagokiona)." Betaz, Muu! politika egiten ari dela esango nuke. Bazen garaia arazo honen aurrean ikuspuntu anitzeko herritarrak batuz erantzun egoki bat emateko. Pozten naiz. Beste fobia horiek guztiak begiratu itzazu, gutxiagorengatik jendea espezialistengana joaten da.

    Galdeketaren aurrean dauzkazun galderak bidezkoak dira. Udalak argitu beharrekoak. Sortuko den komisio edo talde horretan landu eta eztabaidatu beharrekoak. Ikusiko dugu zer ematen duen ondoren kritikatzeko. Usteak erdi ustelak izan ohi dira pazientziaz jokatu dezagun guztiok. Ikusiko dugu inplikatutako eragile ezberdinek zer jokaera eta jarrera agertzen duten guzti honetan. Galdeketa egitea Gabon aurretik erabaki zuten,oraintxe pasa berri dira. Tiempo al tiempo.

    Urtea fuerte hasi duzu, indartsu nabari zaitut Amparo! Hartu arnasa eta bota, hartu eta bota,...

    ResponderEliminar
  3. "Galdeketa onartu zen pleno berean, manifestu baten bidez, edo mozio bidez, galdeketan irteten den emaitza errespetatzera konprometitu zitekeen udala. Baina etzuen horrelakorik egin." diozu lotsarik gabe. Ezjakintasun guztiarekin edo jakinda?

    "Horregatik, guztiagatik,ondorengo puntuak tratatzea eskatzen diogu udal batzar honi, eta ahalik eta adostasun haundienarekin erabakitzea da gure asmoa:
    1.- Zekorketei buruzko herri galdeketa egitea,eta horretarako beharrezkoa den eztabaida bideratzea .
    2.- Herritarrek adierazitako emaitza errespetatzeko konpromezua hartzea.
    3.- Herri galdeketa gauzatzeko sentsibilitate ezberdineko jendeak osaturiko batzordea eratzea, galdeketa zehazteko,gai teknikoak bideratzeko..."

    2.go puntuan zer jartzen du ba?
    Amparo ez zabiltza bide jatorretik, sinesgarritasun apurra galdu duzu nerekin. Aio.

    ResponderEliminar
  4. " Politika gauza nazkagarria dela deritzot, eta eztabaida honetatik kanpo geratu beharko lukeen faktore bat." diozu. Baina behin eta berriz eztabaida honetan zure erreferentzia nagusienetako bat bilakatzen ari zarela iruditzen zait. Jende bat gutxietsiz zure posizioa indartu nahian.

    Garbi jokatu ezazu eta zentratu benetako eztabaidan, eztabaida pil-pilean dago eta. Orain arte batzuentzat tabu bat zena (zezenketak kuestionatzea) orain bere benetako dimentsioa hartzen ari da.

    Aurreko biak ere neuk idatzi ditut, hemendik aurrera amaieran MARIA bezala sinatuko dut.

    ResponderEliminar