2012-01-20

Atxikimendu bila

Aste honetan buzoneoa egin dugu Zestoan gure dekalogoarekin, jendeak, argi eta garbi izan dezan zein den Muu Herri Ekimenaren mezua eta aldarrikapena. Asteburu honetan zehar sinadura biltzen arituko gara herrian, goiz eta iluntze, puntu desberdinetan. 

Dekalogoan diogunarekin ados baldin bazaude, eta zekorketak kentzearen aldekoa baldin bazara, irten kalera eta eman zure sinadura! (ez ditugu sinadura ematen duten pertsonen izenak publikoki inon jarriko, erreferendumean zenbat izango garen jakitea da xedea.)
Auzoetan auzotarrek egingo dute sinadura bilketa, hurrengo astetik aurrera.

Zekorketarik gabeko festa ederrak egin ditzakegulako, odolik gabeko festen alde!

2 comentarios:

  1. Berri txarrak iritsi ziren nire jakinera.
    Eta badirudi, berri haien harira, itxura txrarra hartzen ari dela gauza.
    Tamalgarria da, zinez.
    Xehetasun gehiago blogean daude.


    http://amparitoerdikalean.blogspot.com/

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Amparo!
    Honako hau zuri erantzuten dizudan azken aldia da, zinez.

    Nik ere Muu-ko bono-laguntza bat eskuratu dut. Muu-koek beren ideiak plazaratzeko diru iturriak behar zituztela eta bonoak saltzeari ekin zioten. Ni gajoa izaki tranpan erori naiz. Prostituzioa, mafia,... Ez dizut ezer ulertzen, edo bai, ulertzen zaitut. Hasieratik zure bilakaera zer izango zenaren ustea nuen, honek ordea, marra gorri denak igaro dituelakoan nago, pena bat da. Argudiorik ezean gasolina gehiago botatzen ari zara sutara. Kontuz erre gabe!

    Zestoan testu bat buzoneatzea dirutza bada, ni amabirjina naiz. Zenbat diru kostatu da ba? Milaka euro? Berriro zure ezjakintasunak eta min emateko gaitasunak traizionatu zaituzte. Zure idatzia bi aldiz irakurri ondoren, zalantza bat gelditu zait. Mugimendu politiko jakin bateko hainbat herritarrek Muu-ko bonoak erosteak Muu herri ekimena prostituziora eramaten du? Edo Mugimendu politiko jakin bateko kide jakin batzuk Muu herri mugimenduarentzat dirua biltzeak Muu prostituitzen du?

    Baina zu non bizi zara? Aniztasunak aberasten gaitu. Bateko zein besteko, hemengo nahiz inongo. Denok osatzen dugu herria. Nago, ez zaudela eroso. Muu-ren dinamikak izutzen zaituela eta Muu gutxietsiz lortu nahi duzula zure helburua, benetako eztabaida saihestuz berdinean jarraitzea, baina dagoenekoz berandu da elur bola handituz doa, geldi ezina da. Oraingoan ez bada hurrengoan, horrek sutzen zaitu, ulertzen zaitut.

    Muu-ren adierazpena sinatuko dut.Iradokizun bezala, blogean atxikimenduak jasotzeko aukera jartzea egokia litzateke.

    Animo! Ondo ari zarete lanean eta jarraitu horrela! Herri galdeketa deslegitimatzea eta Muu herri ekimenaren izen ona zikintzea baino ez zaie gelditzen! Eutsi goiari ta muuxuak guztioi!

    MARIA

    ResponderEliminar