2011-11-24

Animalienganako tratu txarrak

Zezenketen aurka egoteko arrazoi asko egon daitezke. Hasteko, animalienganako tratu txarren gaia atera nahi dugu mahai gainera, zuen iritziz zilegia denaren eta ez denaren arteko muga non dagoen jakin nahi dugu. Horra eztabaida bideratzeko lagungarri izan daitezkeen galdera batzuk. Bueltatxo batzuk eman buruari eta eman zuen iritziak!

  • Zerk egiten ditu desberdin zekorketak beste animaliekiko tratu txarretatik.
  • Herrian animaliekiko tratu txar ugari daudela ikusita, zertara mugatu behar dugu gure lana? (enbolatuak, asto karrerak, hiltegiak...)
  • Non dago krudelkeriaren muga?
  • Zilegi al da biolentzia ondo pasatzearekin lotzea?
  • Tratu txarrarekin ikuskizuna egiteak okertu egiten al du ekintza?

2011-11-22

Muu! Herri Ekimena sortu da

Zezenketen gaia eternitate arte luzatu zitekeela pentsatzen genuen askok, baina aldi berean, adarretatik heldu eta gaiarekin behin-betiko amaitzeko hautu sendoa eginda genuen. Muu! Herri Ekimena datorren udaberrian egingo den zezenketen inguruko herri galdeketan, zezenketen aurkako botua eskatzeko jaio da. Mila dira zezenketen aurka egiteko arrazoiak, sentsibilitate guztiak batu eta lanean ari gara dagoeneko zezenketen kontrakotasuna agerian gera dadin.

Blog hau zezenketen inguruan eztabaidak bideratzeko erabiliko dugu. Gu zezenketen aurka gaude, eta zu? Baina zergatik?

Datozen egunetan izango dugu elkarren berri gehiago!