2011-11-22

Muu! Herri Ekimena sortu da

Zezenketen gaia eternitate arte luzatu zitekeela pentsatzen genuen askok, baina aldi berean, adarretatik heldu eta gaiarekin behin-betiko amaitzeko hautu sendoa eginda genuen. Muu! Herri Ekimena datorren udaberrian egingo den zezenketen inguruko herri galdeketan, zezenketen aurkako botua eskatzeko jaio da. Mila dira zezenketen aurka egiteko arrazoiak, sentsibilitate guztiak batu eta lanean ari gara dagoeneko zezenketen kontrakotasuna agerian gera dadin.

Blog hau zezenketen inguruan eztabaidak bideratzeko erabiliko dugu. Gu zezenketen aurka gaude, eta zu? Baina zergatik?

Datozen egunetan izango dugu elkarren berri gehiago!

2 comentarios:

  1. Aupa!
    Zuen anitesisaren egilearen partetik, jaso ezazue agur bero bat.
    Zuenarekin batera, blogger-ek beste alaba bat izan du gaur. Baina ez dirudi zuenarekin ondoegi konponduko denik, ikuspuntu aldetik behintzat.
    Pasa eta bota begirada bat:
    http://amparitoerdikalean.blogspot.com/

    Agur bat.

    ResponderEliminar
  2. Zezenzaleak San Amparitok gorde ditzala! Zezenak torturatuz hiltzera kondenatzea justifika ezina denez eztabaida desitxuratzea izango da beraien nahia. Zestoako plazan horrelako ikuskizunik ez dugu behar. Amparito erdi kalean, oso ondo.
    Suerte eta muu-xu bat

    ResponderEliminar