2012-06-06

Muu Herri Ekimenaren balorazioa

Ekainaren 3an Zestoako herriak, askatasun osoz, guk proposatutako aurrerapausoa ez ematea erabaki zuen. Hori izan da herriaren hitza eta erabakia, eta horrela onartzen dugu.

Bigarren irakurketa bat eginaz eta geureari begiratuta, ezin dugu ahaztu 542 pertsonek ezezkoa eman diotela zekorketei eta epe luzeko prozesu batean lorpen garrantzitsu baten moduan ikusten dugu. Zestoako zekorketak betebehar historiko eta betiko izatetik, aukera eta etengabe eztabaidagarriak izatera pasa dira.

Bestalde, oso pozik gaude egin dugun bidearekin: nola ez gara ba pozik egongo, atzera begiratu eta lan bikain bat baino ikusten ez dugunean? Modu lasaian bultzatu dugu elkarrizketa, fidelak izan gara argudiaketa bidez jendea konbentzitzeko estiloari, eta une oro jarrera eredugarria agertu dugulakoan gaude. Gu seguru gaude arrazoiketak eta kontzientziazioak eramango gaituela mota honetako ikuskizunen amaierara. Denbora kontua besterik ez da.

Bukatzeko, eskertu nahi genieke bereziki gure mezua zabaltzen lagundu diguten guztiei, aurpegia jendaurrean eman duten guztiei, kalean iritzia eman dutenei eta bukatzeko, noski, "odolik gabeko festa batzuen alde" eskaera eman duzuen guztioi: eskerrik asko bihotz bihotzez!

Muuxu bana guztioi!

2 comentarios:

  1. Zorionak muutarroi, zezenketak ikustea jutean baten partez. Hala diot, enaizelako ez aldeko ta ez kontrako. Baina ein dezuen lana inpresionantia iruitu zait. Ibili dezuen mugimendua dala ta nik uste nun beste emaitza bat izango zala igandian, baina ez. Ta aitortu behar det poztu nitzala. Nahiz eta nere kontzientzian zerbait sortu dezuen... Ta horreatik bakarrik zoriontzia merezi du zuen lanak. Gustoa geatu nintzan batetik alde handia eon dalako, ta hobe hala, baten eo bestian alde,... Bestela auskalo ze zirko ibiliko genitun. Dena dela joku garbian ibili zaretelako, argudioekin, lasai eta zintzo, Zorionak!!! Herriak hitz egindu, eta hemendik aurrera norbera bere lanetara. Agian galdeketa beharrean bidea beste bat zen... 3 hilabetean beharrean, urtez urte jendea konbentzitzen joatea eta plaza pixkanaka husten... Agian hor egon da akatsa, denbora gehiago behar zen. Esan bezela, ni emaitzarekin gustora, eta zezenak ikustera joango naiz irailan, baina gauzak diren bezala Zoriontzea merezi duzue... Ole zuek!

    ResponderEliminar
  2. Penagarria iruditu zait galdeketaren emaitza, ezin dut ukatu. Herri kontserbadore batean bizi gara. Lau slogan populistekin eta hiru gezurrekin Muukoek egindako lan guztia bi astetan irauli dute. Zestoarrak ez daude festetan aldaketa txiki bat jasateko prest;zezenak torturatu eta akabatzearekin amaitzea.

    Ala beste zerbait zegoen jokoan? Nago beste faktore batzuk ere eragin dutela kontu honetan. Egun horretan mobilizatu zen jendea ikustea besterik ez dago.

    Norberak atera ditzala bere ondorioak, orain ez da sutara egur gehiago botatzeko garaia, hausnartu eta aurrera begiratzekoa baizik. Aparra jaitsiko da, ziur.

    Zezenketen aurka egiteko biderik eraginkorrena, herriko festak beste eredu berri batean eraikitzea da. Alternatiboa" edo beste eredu batean sinesten dugu esatea ez da nahikoa, eraiki dezagun gaurtik hasita. Urratsez-urrats, urtez-urte bide horretan sakondu eta garatu dezagun gure bidea. Nork pentsatuko luke, kuadrilla eguneko paellada hastapenetan, larunbateko bazkariak gaur egungo dimentsioa izango zukeenik?

    Muukoak horretan originalak izan zarete, ez al duzue proposamenik?

    Aupa zuek!
    Txalogarria da egin duzuena, aio.

    ResponderEliminar