2012-02-10

Zekorketen gaia oihartzuna hartzen

Parte-hartze araudiaren zirriborroa aurkeztu eta aste betera Berria TBk eta Gipuzkoako Hitzak zekorketei heldu diete. Lehenengoak datorren udaberrian Zestoan egingo den herri-galdeketaren inguruko bideo-erreportaje bat egin du, eta Muu! herri ekimeneko eta zezenketak antolatzen dituzten taldeko ordezkariei eman die hitza. Hona hemen Zezenketen etorkizuna herritarren esku izeneko erreportajerako lotura.

Gipuzkoako Hitzak ikuspegi orokorrago batetik landu du zekorketen inguruko gaia, eta hauen beherakadaren arrazoiak ematen saiatu da, zezenketazale eta zezenketen kontrakoen iritziak bildu, Zaletasun faltaren ondorioz, zezenketak gutxitzen ari dira izeneko erreportajean


Parte-hartze araudiaren inguruko informazioa nahi duenarentzat Zertanao.info eta Zestoako Hitzan argitaratu ziren albisteak. Zestoako Udalaren webgunean dago parte-hartze araudiaren zirriborroa eskegita, eta otsailaren 16ra bitartean ekarpenak aurkezteko epea zabalik dago.

1 comentario:

  1. Berri pozgarriak dira Hitzak argitaratuak. Euskaldunok animaliekiko begirunea gehiago dugula garbi dago denontzat.

    Zestoako kasuan gaiak agian bultzatdatxo bat behar du baina gure herrian ere zezenzaleek ikusten dute animalien sufrimendua. Aldaketaren aurrean beti izan ohi den beldurra bakarrik da eragozpena.

    Eta zentzu horretan pozte naiz Zestoako zezenzaleen izenean hitz egin duen Gorkaren jarrera patxadosoagatik. Aldaketa badator bizitzaren eta tradizioen izaera dinamikoa ikusteko gai izan bait da.

    Beste komentario bat: Zezenzaleentzat: "Muu ainbeste politizatua ikusi dutenentzat...", ez dago komentarioarekin jarraitu beharrik, niretzat guztiz zilegia da bakoitzak bere ideiak defendatzea. Baita Gorka Unanue Zestoako herritarrak ere.

    ResponderEliminar